INTUJAI

INTUJAI

viernes, 11 de septiembre de 2015

lunes, 31 de agosto de 2015

ZIKLOIA 2015 (Tolosa)

FRESKOTASUNA LAU HAIZEETARA...
    UN SOPLO DE AIRE FRESCO...


KARTELA CARTEL
 

EGITARAUA PROGRAMA

 IKASTARO TRINKOA CURSO INTENSIVO

ARTISTAK ARTISTAS


IKUSKIZUNAK ESPECTÁCULOS
 
 











 

jueves, 25 de junio de 2015

17-AMAROTZEKO ANTZERKI ASTEA-2015







17-AMAROTZEKO ANTZERKI ASTEA-2015
17-SEMANA DE TEATRO DE AMAROTZ-2015

ANTZERKI EGARRIA ASETZEKO KOKTELA 
CÓCTEL PARA SACIAR LA SED DE TEATRO

FRESKAGARRIA   LOCA  BARREGARRIA  ORIGINAL  IREKIA
DIVERTIDA  ZORAGARRIA  ALUCINANTE  ONA  DINÁMICA 
IKUSGARRIA  BURBUJEANTE  EROA  ÚNICA  UMORETSUA
MÁGICA  APARTA  REFRESCANTE  BEREZIA  ARRIESGADA
ALAIA  ESPECTACULAR  ABERASGARRIA  EMBRIAGADORA
GOXOA  ISOTÓNICA  LILURAGARRIA  SABROSA  AUSARTIA

Amarotzeko Antzerki Artisauak 



EGITARAUA PROGRAMA

EGUNA
ORDUA
TALDEA
TITULO
OHARRAK
06-29
astelehena
22:00
PAILAZTANA
KLOWN TALDEA
IREKITAKLOWN
Auzo-Etxean
Familiarra
Euskeraz
06-30
asteartea
18:30
KONFUSION
TEATRO
TXINTXARRA ETA INURRITXOA
Auzo-Etxean
Umeentzat
 Euskeraz
06-30
asteartea
22:00
TARANA KARIM
CUENTOS DE UNA VIAJERA - BIDAIARI
BATEN IPUINAK
Auzo-Etxean
Familiarra Castellano/Euskeraz
07-01
asteazkena
18:30
IMAGINACIONES NAI
NAI MALABARISTA
Kale Ikuskizuna
Familiarra
Euskeraz
07-01
asteazkena
22:00
ALEX RABANAL
CRISIS A LOS 40
Auzo-Etxean
Helduentzat
Castellano
07-02
osteguna
18:30
ZIRKOLORETSUA
LAPURRETAK
Kale Ikuskizuna
Familiarra
Euskeraz
07-02
osteguna
22:00
ZIRKOLORETSUA
+
CIRCO DABITXI
SORGINAK 2.0
Kale Ikuskizuna
Familiarra
Euskeraz
07-03
ostirala
18:00
CIA. SAINETE
LO QUE NOS DEJARON
Kale Ikuskizuna
Familiarra
Castellano
07-05
igandea
12:30
MALABARACIRCO
BARRIENDO VOY
Kale Ikuskizuna
Familiarra
Castellano




sábado, 24 de enero de 2015

AHOZ AHO 2015 (Artistak-Artistas)


 
AHOZ AHO 2015
...SAR DADILA KALABAZAN!!!





ARTISTAK ARTISTAS


ALDO MÉNDEZ
(KUBA)

ALDO MÉNDEZ
Kubatarra naiz, Meneses-ekoa, 1966ko abuztuan jaioa.

Hamabost urte dira Espainian bizi naizela, Mantxan, eta duela hiru urte hasi nintzen Latin Amerikara joaten, batetik bestera, istorioak kontatzen eta tailerrak ematen.

Filosofia ikasi nuen, Moskun, baina nire bokazioa beti izan dira azentuak, belarriak, ahotsak, jendea...; horregatik, hemeretzi urte dira ipuin-kontalaria naizela, eta hamalau urte kontutik bizi naizela.

Hitzaldiak eta ikastaroak ematen ditut, tailerrak koordinatzen ditut eta lankidetzan jarduten dut hainbat proiektu soziokulturaletan, prestakuntzakotan eta artistikotan.

Olerkaria ere banaiz, eta hainbat lan argitaratu ditut: haurrentzako poesia-liburuak, album-liburu bat, prosako bat, irakurzaletasuna sustatzeko bat, kulturartekotasuna lantzeko proposamen didaktiko bat, Andersenen ipuinez osatutako CD bat, beste bat "Recuerdos de mi única casa" liburuko istorioekin, eta beste CD bat hamahiru poesia-testutik abiatuta egindako kantuekin: “Donde nace la luz”.

Kuban, Espainian, Venezuelan, Costa Rican, Kolonbian, Mexikon, Marokon, Tunisian, Frantzian, Ekuadorren, Argentinan, Txilen, Brasilen eta Uruguain lan egin dut.

Garrantzitsuena zera da: nire ustez ipuin-kontalaritza afektuak komunikatzeko lanbidea dela, eta, ipuin-kontalari baino gehiago, nahitaezkoa dela belarria, ipuina entzun, zehaztu eta transzendiarazi egiten baitu.

Soy cubano, de Meneses, nací en agosto de 1966.

Hace quince años que vivo en España, en La Mancha y desde hace tres años voy por Latinoamérica, de un lado a otro, contando historias e impartiendo talleres.

Estudié Filosofía, en Moscú, pero mi vocación siempre fueron los acentos, las orejas, las voces, la gente, por eso desde hace diecinueve años soy cuentero y, desde hace catorce, vivo del cuento.

Doy charlas y conferencias, imparto cursos, coordino talleres, colaboro con muchos proyectos socioculturales, de formación y artísticos.

También soy poeta y he publicado libros de poesía para niños, un libro álbum, uno de prosa poética, otro sobre Animación a la Lectura y una propuesta didáctica para trabajar la interculturalidad, un CD  con cuentos de Andersen, otro  con  las historias que forman parte del libro "Recuerdos de mi única casa" y un CD de canciones realizadas a partir de trece textos poéticos: Donde nace la luz.

He trabajado en Cuba, España, Venezuela, Costa Rica, Colombia, México, Marruecos, Túnez, Francia, Ecuador, Argentina,  Chile, Brasil y Uruguay.

Lo más importante es que creo que la cuentería es un oficio de comunicación afectiva y que, más que el cuentero, es imprescindible la oreja que escucha, define y hace trascender el cuento. 


“LAS COSAS EN SU SITIO”
Nire ikuskizunetako batzuei begirada bat. Proposamen bat, benetan garrantzitsua dena azpimarratzeko: oroimen emotiboa.

Orekaren bilaketa bat; bizitzaren eta norberaren hitzen, besteren testuen, emozioen eta errealismo magikoaren artean.

Una mirada a varios de mis espectáculos. Una propuesta que poner el acento en lo que verdaderamente importa: la memoria emotiva.
Una búsqueda de equilibro entre la vida y las palabras propias, los  textos ajenos, las emociones y el realismo mágico.






OLGA ZHECHEVA
(BULGARIA)

OLGA ZHECHEVA
Olga Zeceva Curcic (Олга Жечева Чурчич jatorrizkoan) bulgariarra da nazionalitatez, eta Espainian bizi da 2001etik, Teatro PLUS txotxongiloen antzerki-konpainiako kide gisa.

Bulgariako Antzerki eta Zine Akademia Nazionalean ikasi zuen, eta txotxongilo-antzerkiko aktore gisa ekin zion lanbide-karrerari, hainbat konpainiatan; bizitzan eta lanbidean lagun duen Aleksandar Curcic-ekin bere konpainia sortu zuen arte.

Espainiako lan-bizitzan Teatro PLUS taldearen ikuskizun guztien egilea eta gidoilaria da, eta lan horietako batzuek nominazioak eta sariak jaso dituzte haurrentzako ikuskizun gisa.

Kasualitateak kultura anitzeko proiektu batean parte hartzeko aukera eman dio, baita Bulgariako ipuin tradizionalak kontatzeko beharra ere. Horren ondorioz, objektuek eta txotxongiloek ahozko narraziorako duten gaitasun ikaragarriaz ohartu da, baita alderantzizkoaz ere. Bere errepertorioan, objektuak erabiliz kontatutako Bulgariako ipuin tradizionalak jasotzen dituzten bi bilduma ditu, eta horietako bat "Bulgariako Altxorrak" izenburuko liburuan jasotzen da.

Olga Zeceva Curcic (en original Олга Жечева Чурчич) es de nacionalidad búlgara, que desde el 2001 está afincada en España como miembro de la compañía de teatro de marionetas Teatro PLUS.

Discípula de la Academia Nacional de Teatro y Cine de Bulgaria, empieza su carrera profesional como actriz de teatro de marionetas en varias compañías hasta formar la suya propia junto a su compañero en la vida y en la profesión, Aleksandar Curcic.

Durante su vida laboral en España es autora y guionista de todos los espectáculos de Teatro PLUS, algunos incluso tienen nominaciones y premios como mejores espectáculos para la infancia.

La casualidad le presenta la posibilidad de formar parte en un proyecto multicultural y la hace encontrarse con la necesidad de contar cuentos tradicionales de Bulgaria. Este suceso la lleva a descubrir la enorme capacidad que dan los objetos y los títeres a la narración oral y viceversa. En su repertorio ya tiene dos colecciones de cuentos tradicionales de Bulgaria, contados con objetos, una de las cuales se  ha convertido en un libro, llamado "Tesoros de Bulgaria".


“CUENTOS DE BULGARIA”
Ipuin hauek jasotzen ditu:

"Urrezko neska"

"Zergatik ez da ezkontzen eguzkia?"

"Mutikoa eta haizea"

"Aitonaren eskularrua"

"Haranak zabor truke"

Bulgariako haurrak aspalditik hazi dira ipuin horiekin. Urteetan iraun dute, eta, horrela, beren baitan eutsi diote Bulgariako folklorearen espirituari. Batzuek arraro samarrak emango dute agian, baina hura zen garai hartan jendeak gauzak ulertzen saiatzeko, haurrak hezteko eta justizia, ontasuna eta edertasuna gailentzen ziren mundua sortzeko zuten modu bakarra.

Bulgariako kulturaren harribitxiak dira, Espainiako haurrekin atseginez partekatzen ditugun altxorrak.

Orain mugak gainditu dituzte, beste hizkuntza batean —baina pasio berberarekin— kontatuak izateko.

Contiene los cuentos:

“La Chica de oro”

“¿Por qué no se casa el Sol?”

“El muchacho y el Viento”

“El guante del Abuelo”

“Ciruelas por basura”

Son cuentos con los que crecen los niños en Bulgaria desde hace mucho tiempo. Han sobrevivido los años guardando en si el espirito del folklore búlgaro. Algunos a lo mejor podrían soñar un poco extraño, pero era la manera de la que la gente de entonces intentaba explicarse las cosas, educar a sus hijos y crear un mundo donde la justicia, la bondad y la belleza van mano a mano. Son pequeñas joyas de la cultura búlgara, tesoros que es un placer compartir con los niños de España.

Ahora han cruzado las fronteras para ser contados en otro idioma pero con la misma pasión.



WILLO ARUNATEGUI
(KOLONBIA)



WILLO ARUNATEGUI
Aktorea –mimoa, antzerki-pedagogoa eta animatzailea,
Ipuin-kontalaria

Antzezpeneko eta Antzerki Pedagogiako prestakuntza jaso du Cali-Kolonbiako Kulturaren Herri Institutuan, baita Pariseko Marcel Marceau Nazioarteko Mimodrama Eskolan ere, eta Animazio Soziokulturala ikasi du Teknologiako Unibertsitate Institutuan (Paris V). Geroago Mugimenduaren Antzerkiaren hainbat teknika eta estilotan espezializatu da (Jacques Lecop), COMART Nazioarteko Antzerki Eskolan (Zurich-Suitza).  Eremu artistikoan eta sozio-edukatiboan 27 urte hauetan garatu duen antzerki- eta pedagogia-jarduna hainbat antzerki-talde eta hezkuntza eta espetxe-erakunderen bitartez gauzatu da, baita antzerki-prestakuntzako eskoletan ere, Kolonbian, Frantzian, Suitzan ea Espainian. Ipuin-kontalari lana bere bizitzako konstante bat izan da bere arte-jardueraren barruan, eta ahozko narrazioaren inguruko hainbat jaialditan, erakusketetan eta topaketatan parte hartu du. Orain, aktore moduan eta  giza aisialdiko begiraleen eta zuzendarien prestatzaile gisa egiten duen lanaz gain, gida eta ipuin-kontalari eta animatzaile dihardu Sabadellgo Udaleko adinekoen opor-taldeekin.

Actor – Mimo, Pedagogo Teatral, Animador,
Cuentacuentos

Se ha formado en Actuación y Pedagogía teatral en el Instituto Popular de Cultura de Cali-Colombia, así como en Escuela Internacional de Mimodrama Marcel Marceau, en París, Animación Sociocultural en el Instituto Universitario de Tecnología (Paris V), especializándose posteriormente en las diferentes técnicas y estilos del Teatro de Movimiento (Jacques Lecoq) en la Escuela Internacional de Teatro COMART (Zúrich-Suiza).  Su labor actoral y pedagógica en estos 27 años de trabajo en el campo artístico y socio-educativo la ha desempeñado a través diferentes Grupos de teatro, Instituciones docentes, Penitenciarias y Escuelas de formación teatral en Colombia, Francia, Suiza y España. Su trabajo como Cuentacuentos ha sido siempre una constante vital dentro de sus actividades artísticas, participando en múltiples festivales, muestras y encuentros de narración oral. Actualmente además de su trabajo actoral y de ser Formador de Monitores y Directores de actividades de Tiempo libre humano, trabaja como Guía y Animador-cuentacuentos de grupos de vacaciones con gente mayor del Ayuntamiento de Sabadell.

“HISTORIAS CURIOSAS PARA OIDOS ANSIOSOS”
Egiazko istorioak, edo irudikatuak, izkinaren bestaldean, kale itsu hartan gertatuak, gutxi dakitela uste eta ia dena dakitenen xalotasunarekin. Haluzinazioen edo metatutako gurarien istorioak, bere bertsio eguzkiztatuarekin noraezean dabilen itzalarenak, gertakariak zuritzen dituzten grinenak, gure bizitzako onenak izatera irits litezkeen astegun buruzurienak. Zentzumenak seduzitzeko ipuinez osatutako saio oso bat; umore-osagaiekin, engainu eta sarkasmo-amiñi batekin, maitasunez eta jakin minez hautseztatuak, urrutiko bazter miragarrietatik ekarriak irrikak asetzeko, nostalgiak askatzeko, irribarreak loratzeko eta denboran eta espazioan bidaiatzeko.

Historias reales o imaginarias ocurridas al doblar esa esquina, en aquel callejón sin salida, con la inocencia de los que creen saber poco y conocen casi todo, historias de alucinaciones o deseos acumulados, de aquella sombra que vaga solitaria con su versión asoleada, de aquellas pasiones que justifican los hechos, de aquellos días cualesquiera que pueden llegar a ser los mejores de nuestras vidas. Toda una sesión de cuentos para seducir los sentidos, con ingredientes de humor, una pizca de engaño y sarcasmo, polvoreados de amor y curiosidad, traídos de rincones lejanos y extraños para calmar ansias, desatar nostalgias, florecer sonrisas y viajar en tiempo y espacio.

“TROPI-CANTES”
Ibilbide bat ipuin tropikaletan zehar, Kolonbiatik Mexikora, gure herrietako piper eta gatz ukitu horrekin; bizia eta bihurria, komikoa, misteriotsua eta xaloa. Betidanik kontatu diren istorioak, egileengandik edo herri-tradiziotik hartutakoak, landa‑eremukoak edo hiri-girokoak, pertsonaia eta toki bereziei buruzkoak, charrasqueo, guateque edo corrido-aren doinuan.

Un recorrido de cuentos tropicales desde Colombia a México con ese toque picoso, piquísimo, picantón malicioso, cómico-misterioso e inocente de nuestros pueblos. Historias contadas desde siempre, tomadas de de autores o de la tradición popular, con carácter rural o urbano,  sobre personajes y lugares especiales, al son de charrasqueo, guateque o corrido.




GENÍS LLEOPART
(KATALUNIA)


GENÍS LLEOPART
Gitarra, harmonika eta ukelele jotzailea

Bere musika-prestakuntzaren parte bat Bartzelonako GATZARA musika-akademian gauzatu da. Guillermo Gómez Álvarez irakasle partikularraren klaseak jaso ditu, eta orain gitarrako Goi‑mailako Diploma prestatzen ari da. Hiru urte darama solfeo eta harmonizazioko ikastaroak egiten Farré Musika Akademian, Kataluniako Goi Mailako Musika (ESMUC) eskolara sartzeko 2015. urteko probetarako prestakuntza-gisa. Musika-laguntzaile eta konpositore moduan lan egin du Marta Pérez  eta Sonia Moll olerkari eta idazleentzat, haien olerki-errezitaldietan. Musika konposatzen eta moldatzen jarraitzen du zenbait musika‑talderentzat, eta rumbako bakarlari gisa jotzen du hiriko zenbait lokaletan, esperientzia handiena duen estiloetako bat baita. 2011ko erdialdetik, musikaz laguntzen die WILLO Arunateguiren ipuinei, giroak eta soinuak sortuz, pertsonaiei soinu-bizia emanez, ikusleak denboran eta espazioan zehar bidaiatzera eramanez, sentsibilitate eta sormen handiz.

"Istorio bakoitza pertsonaien sentimendutik bertatik kontatzea gustatzen zaigu, haien larruazalean sartuz eta ateraz hitzaren bitartez transmititzeko, keinua eta mugimendua osagarri gisa erabiliz, atmosferaz eta sentsazioz garraiatuz, melodia eta efektu sotilen artean, eta, horrela, antzerki-zubi etengabe bat ezarriz narrazioaren eta gure irudimenaren arteko mugagabetasunean." (Willo+Genís)


 Músico guitarrista, armónica y ukelele

Parte de su formación en musical la ha realizado en la Academia de música GATZARA de Barcelona, tomando clases con Guillermo Gómez Álvarez, su maestro particular de guitarra y actualmente prepara su Diploma superior de guitarra. Desde hace tres años toma igualmente cursos de solfeo y armonización en la Academia Farré de Música como parte de su preparación a las pruebas de acceso de la Escuela Superior de Música de Cataluña (ESMUC) para el 2015. Ha acompañado y compuesto musicalmente para las poetas y escritoras Marta Pérez  y Sonia Moll en algunos de sus respectivos recitales poéticos. Continúa componiendo y haciendo arreglos musicales para algunos grupos de música, además de presentarse en algunos locales de la ciudad como solista de rumba, uno de los estilos en el que tiene más experiencia. Desde mediados de 2011, acompaña musicalmente los repertorios de cuentos de WILLO Arunategui, creando ambientes y sonidos, dando vida sonora a personajes y haciéndonos viajar en tiempo y espacio, con gran sensibilidad e ingenio.

"Nos gusta contar cada historia desde el sentir mismo los personajes, entrando y saliendo de la piel de estos para transmitir a través la palabra, valiéndonos del gesto y el movimiento como complementos, transportándonos de atmósfera y sensación entre melodías y efectos sutiles, estableciendo así un puente continuo y teatral entre el relato y el infinito de vuestra imaginación" (Willo+Genis)

“HISTORIAS CURIOSAS PARA OIDOS ANSIOSOS”
Egiazko istorioak, edo irudikatuak, izkinaren bestaldean, kale itsu hartan gertatuak, gutxi dakitela uste eta ia dena dakitenen xalotasunarekin. Haluzinazioen edo metatutako gurarien istorioak, bere bertsio eguzkiztatuarekin noraezean dabilen itzalarenak, gertakariak zuritzen dituzten grinenak, gure bizitzako onenak izatera irits litezkeen astegun buruzurienak. Zentzumenak seduzitzeko ipuinez osatutako saio oso bat; umore-osagaiekin, engainu eta sarkasmo-amiñi batekin, maitasunez eta jakin minez hautseztatuak, urrutiko bazter miragarrietatik ekarriak irrikak asetzeko, nostalgiak askatzeko, irribarreak loratzeko eta denboran eta espazioan bidaiatzeko.

Historias reales o imaginarias ocurridas al doblar esa esquina, en aquel callejón sin salida, con la inocencia de los que creen saber poco y conocen casi todo, historias de alucinaciones o deseos acumulados, de aquella sombra que vaga solitaria con su versión asoleada, de aquellas pasiones que justifican los hechos, de aquellos días cualesquiera que pueden llegar a ser los mejores de nuestras vidas. Toda una sesión de cuentos para seducir los sentidos, con ingredientes de humor, una pizca de engaño y sarcasmo, polvoreados de amor y curiosidad, traídos de rincones lejanos y extraños para calmar ansias, desatar nostalgias, florecer sonrisas y viajar en tiempo y espacio.

“TROPI-CANTES”
Ibilbide bat ipuin tropikaletan zehar, Kolonbiatik Mexikora, gure herrietako piper eta gatz ukitu horrekin; bizia eta bihurria, komikoa, misteriotsua eta xaloa. Betidanik kontatu diren istorioak, egileengandik edo herri-tradiziotik hartutakoak, landa‑eremukoak edo hiri-girokoak, pertsonaia eta toki bereziei buruzkoak, charrasqueo, guateque edo corrido-aren doinuan.

Un recorrido de cuentos tropicales desde Colombia a México con ese toque picoso, piquísimo, picantón malicioso, cómico-misterioso e inocente de nuestros pueblos. Historias contadas desde siempre, tomadas de de autores o de la tradición popular, con carácter rural o urbano,  sobre personajes y lugares especiales, al son de charrasqueo, guateque o corrido.




TARANA KARIM
(AZERBAIJAN)



TARANA KARIM
Gizarte-ekintzailea, eta giza eskubideen aldekoa.

Azerbaijangoa sortzez, hamabi urte dira, Tarana Karim Euskal Herrian bizi dela.

Zuzenbidean lizentziatua da, Azerbaijango Nazioarteko Unibertsitatean; horrez gain, hizkuntza-irakaslea, itzultzailea eta interpretaria ere bada, eta hainbat erakundetan lan egiten du boluntario gisa.


Activista social y proderechos humanos.

Natural de Azerbaiyán, Tarana Karim lleva viviendo en Euskal Herria desde hace doce años.

Licenciada en Derecho por la Universidad Internacional de Azerbaiyán, es también profesora de idiomas, traductora, intérprete y comprometida en labores de voluntariado con diversas organizaciones.

“MALIKMAMMAD”
Malikmammad: Azerbaiyaneko ipuin askotan agertzen den pertsonai azkar, indartsu eta hoberena…

Horrelako ipuinak kontatuko ditut, bere abenturak eta trebetasunak ezagutzeko.

Txikitatik niri eta nire anaiari kontatu diguten moduan...

Malikmammad: Personaje listo, fuerte y lleno de virtudes que aparece en numerosos cuentos de Azerbaiyán…

Contaré ese tipo de historias para conocer sus aventuras y habilidades.

De la misma manera que nos los han contado a mí y a mi hermano desde pequeños…





HIROMI YOSHIDA
(JAPONIA)



HIROMI YOSHIDA
Hiromi Yoshida: Tokyo. Hizkuntzalaritzan doktore (Tokyoko
Unibertsitatean), lanbidez irakaslea.

“Rakugoa Euskaraz” ekintzan, itzultzaile eta ekoizle.

Hiromi Yoshida: Tokio. Doctora en Lingüística (Universidad de Tokio), profesora de profesión.

Autora de la traducción y adaptación de “Rakugoa Euskaraz”.



“RAKUGOA EUSKERAZ”
Zer da Rakugoa?
Rakugoa Japoniako ahozko tradizio bat da, diotenez, orain dela 400 urte-edo sortua da.

Lehen, antzerkiak-eta ikustera joatea lujozko gauza zen, eta nahiko garestia. Baina, rakugoa entzutera joatea oso gutxi kostazen zenez, jende xumea rakugoa entzutera joan ohi zen.
Rakugo munduan gai asko tratatzen dira, baina, rakugoaren helburua, parre egitea da. Parre pixka bat egin eta ondo pasatezea. Rakugo obrek 10 ~ 30 minutu iraun dezakete, baita luzeago ere. Pertsonaia gehienak kaleko jende xumea da, gehienak adrebes samarrak.

Horien inguruan sortzen dira komeriak, eta parre eragiten digute.
 
Kontatzeko moduari dagokionez, ezaugari nagusienak hauek dira:
1/ Rakugolari batek dena kontatzen du, pertsonaia guztien paperak eginez.
2/ Rakugolariak, kimonoz jantzita,  beti eserita kontatzen du,
abaniko bat eta ohial bat lagun.
 
Gaur egun, 500 inguru rakugolari profesional omen daude Japonian. Eta Tokyon bertan, 5 rakugotoki daude, eta horietan egunero emanaldiak izaten dira, bai goizez, bai arratsaldez. Emanaldi batek 3 ordu-edo irauten du, eta 10 bat rakugolari azaltzen dira bata bestearen atzetik, bakoitzak rakugo bat kontatzeko. Tarteka azaltzen dira baita, magoak, komedianteak, akrobatak, etab.
Nik euskara ikasten eta Euskal Herrira etortzen 20 bat urte damazkit eta hemendik gauza asko jaso izan ditut (edo, hobeto esanda, eman izan dizkidauze euskaldunok) eta, orain dela 2 urte edo, bapatean okurritu zitzaidan nik ere zerbait ekartzera nire herritik Esukal Herrira, eta erabaki nuen rakugoa ekartzea.

Ni neu rakugozale naizelako, eta antzerki munduan zebilen lagun bat (Axen Escalada) nuelako.

Horrela hasi ginen 2012. urteko irailean poliki-poliki.
Gure emanaldietan, normalean, nik (Hiromik) aurkezpena egiten dut rakugoa zer den azalduz, eta gero Rakugolariak azaltzen dira.


¿Qué es el Rakugo?
El rakugo es una tradición oral japonesa, nacida hace unos 400 años.

Antiguamente, acudir al teatro y otros espectáculos era un artículo de lujo. Pero ir a escuchar el rakugo resultaba barato, por lo que era el espectáculo de los pobres.
En el mundo del rakugo se tratan muchos temas, pero su objetivo es provocar la risa. Hacer unas risas y pasarlo bien. Las obras de rakugo duran entre 10 y 30 minutos, aunque también pueden ser más largas. La mayoría de sus personajes son gente humilde de la calle, y bastante torpes.

Alrededor de ellos surgen situaciones cómicas que provocan la risa.
 
En lo referente al modo de contarlo, estas son las características principales:
1/ Es un único narrador de rakugo quien cuenta todo y hace los papeles de todos los personajes.
2/ El narrador de rakugo cuenta siempre vestido con un kimono, ayudado de un abanico y una tela.
 
En la actualidad ya unos 500 narradores de rakugo profesionales en Japón. En el mismo Tokio hay 5 teatros de rakugo, en los que hay actuaciones a diario, tanto de mañana como de tarde. Cada actuación dura unas 3 horas, y en ellas participan unos 10 artistas, uno tras otro, para contar cada uno un rakugo. Se intercalan también actuaciones de magos, comediantes, acróbatas, etc. Yo llevo unos 20 años viniendo a Euskal Herria a aprender euskera, y he recibido muchas cosas de aquí (o, mejor dicho, me las habéis dado los vascos). Hace unos 2 años se me ocurrió de pronto que yo también debía aportar algo a Euskal Herria, y decidí que ese algo sería el rakugo.

Porque yo también soy narradora de rakugo, y porque tenía una amiga en el mundo del teatro (Axen Escalada).
Y así comenzamos, en septiembre de 2012, poco a poco.
En nuestras actuaciones, normalmente, yo (Hiromi) hago la presentación explicando qué es el rakugo, y posteriormente aparecen las narradoras de rakugo (Rakugolariak).




RAKUGOLARIAK
(EUSKAL HERRIA)



ARANTZAZU MAIZ, MAIDER IBARGUREN

eta AXEN ESCALADA

Rakugolariak:


Axen Escalada:

Donostiarra. Hezkuntzako langilea, afizioz rakugolaria.


Arantzazu Maiz:

Azpeitiarra. Osasun langilea, afizioz rakugolaria.


Maider Ibarguren:

Zestoarra. Osasun langilea, afizioz rakugolaria.
 
Axen, Arantzazu eta Maider, Antzerki munduak liluratuta elkartu
ziren orain dela urte asko, bakoitzak bere bidea egin arren lan
munduan, afizioa bihotzean sartuta, Hiromiren japoniako rakugoa
euskaratu eta oholtza gainean emateko asmoak berriro elkartu gaitu!


Euskal rakugoa mundura zabaltzeko asmoa dugu!


Rakugolariak:


Axen Escalada:

Donostiarra. Trabajador de la educación, rakuguero de afición.


Arantzazu Maiz:

Azpeitiarra. Trabajadora de la salud, rakuguera de afición.


Maider Ibarguren:

Zestoarra. Trabajadora de la salud, rakuguera de afición.
 
Axen, Arantzazu y Maider se unieron hace muchos años fascinados por el mundo del teatro, y aunque cada uno ha hecho su camino en el mundo laboral, se han vuelto a unir empujados por su afición, con el objetivo de traer el rakugo al euskera y representarlo en los escenarios.

Queremos presentar el rakugo vasco al el mundo!






ODEI ARREGI
(EUSKAL HERRIA)


ODEI ARREGI
Azkoitian hasi nuen bidaia.

Gasteiz, Granada, Buenos... eta beste hainbat geldialdi egin ditut, azkenengoa Ataurin, hurrengoa auskalo.
Bidean, Artearen Historian lizentziatu eta zirkoaz eta antzerkiaz maitemindu naiz.
Azken hauek dira nire ogibidea orain.
Literatura bidaikide dut hasieratik eta hemendik aurrera ere hala izango da.
Baina ez naiz hau bakarrik.
Eta hau ere banaiz.

Inicié mi viaje en Azkoitia.

He parado en Gasteiz, Granada, Buenos..., y en otros tantos lugares. Mi última parada ha sido en Atauri, y la próxima, vete a saber.
En el camino me he licenciado en Historia del Arte, y me he enamorado del teatro y del circo.
Estos dos últimos son ahora mi profesión.
La literatura ha sido mi compañera de viaje desde el principio, y así seguirá siendo en el futuro.
Pero no soy solo eso.
Y también soy eso.

“IPUIN LOTSATIAK”
Ipuin Lotsatiak oso abilak dira ezkutaketan jolasten direnean. Ezkutalekua aurkitzeko modu bakarra begiak ondo ireki, belarriak adi jarri eta gure inguruari arretaz begiratzea da.

Ipuin guztiak ezberdinak dira, badaude ipuin harroxkoak, bihurriak, serioak, abenturazaleak... Liburuetan bizi direnak erraz aurkitzen ditugu, baina beste asko gure inguruan ezkutatuta bizi dira.

Los cuentos tímidos son muy hábiles cuando juegan al escondite. La única manera de encontrar su escondrijo es abrir bien los ojos, aguzar el oído, y mirar con atención a nuestro alrededor.
Todos los cuentos son distintos; hay cuentos engreídos, cuentos traviesos, cuentos serios, aventureros... Encontraremos fácilmente los que viven en los libros, pero otros muchos viven escondidos a nuestro alrededor.



AIZKOA OLABARRIETA
(EUSKAL HERRIA)
 

AIZKOA OLABARRIETA “MARIOLAS”
MariOlas Kontu-kontalaria, hau da Aizkoa Olabarrieta, 10 urte baino gehiagoko eskarmentudun aktoreadozue.

Euskalerriko liburutegietan, ludoteketan, eskoletan eta kultur-etxeetan ipuin kontalari ibili da azkeneko hamarkadan.

Urteetan, “Muxerangak” Kontalarien bikotean ahoskotasuna landu ostean, 2009.ean, MariOlas izenpean, bere bakarkako ibilbideari hasiera emon eutson eta harez geroztik herrietatik

dabil kontu-kontalari.

Gaur egun ikusentzunezkoetarako lanak eta kontalaritza tartekatzen ditu.

Honako estekan laburmetraietan zein luzemetraietan egindako lanetariko batzuk ikusgai dagoz: www.aizkoa.com

La cuentacuentos MariOlas, es decir, Aizkoa Olabarrieta, es una actriz con más de 10 años de experiencia.

Ha trabajado como cuentacuentos en bibliotecas, ludotecas, escuelas y casas de cultura de Euskal Herria durante la última década.

Tras trabajar la oralidad durante años en el dúo de cuentacuentos "Murerangak", en 2009 inició su recorrido en solitario bajo el nombre de MariOlas, y desde entonces va de pueblo en pueblo

contando cuentos.

En la actualidad compagina los trabajos de audiovisuales y la narración oral.

En el siguiente link se pueden visualizar algunos de los trabajos que ha realizado en diferentes cortometrajes y largometrajes: www.aizkoa.com

“SORGINEN KONTUAK” 
Saio honetan, Kostaldeko herritxu bateko mendi tontorrean bizi dan “MARIOLAS” sorgin surflariak bere istorio zaharrak kontatuko doskuz.

Hortik abiatuta, kontaketa parte-hartzailea garatuko da, espazioak eta ikuslegoak berak ahalbidetzen duen neurrian.

Sorginen irudia landuko da, andra jakintsuak eta bihotz onekoak izan zirela (eta badirela) azalduz.

Bedarrak eta landareak ezagutzen zeuriezela eta gaixotasunak sendatzen zeuriezela azpimarratuz.

Behin guzti hori argituta, gure ipuinetako protagonista, sorginen artean “salbuespena” dan Mari Petraliñe Sorgine izango dogu.

Adi bagaude, sorgin oker eta nontzebarria honeri hain kantsagarria izateagatik zer gertatu jakon jakiteko aukera izango dogu.

Saioan zehar euskaldunon ohitura eta sinismen zahar batzuk ezagutuko doguz eta edabe magiko bat danon artean prestatuz,

edanez eta gurari bat eskatuz, amaiera emongo dotsegu saioari.

En esta función, "MARIOLAS", la bruja surfera que vive en una aldea, en la cumbre del monte, nos contará sus viejas historias.

Con este comienzo se desarrollará una narración participativa, en la medida que el espacio y el mismo público lo hagan posible.

Se trabajará sobre la figura de las brujas, y se explicará que eran (y son) mujeres sabias y de buen corazón.

Se destacará que conocían las hierbas y las plantas, y que curaban enfermedades.

Una vez aclarado todo eso, la protagonista de nuestros cuentos será Mari Petraliñe, que es una excepción entre las brujas.

Si estamos atentos tendremos la ocasión de saber qué le ocurrió a esta bruja malvada y fisgona por ser tan pesada.

Durante la función conoceremos algunas de las viejas costumbres y creencias de los vascos, y prepararemos una pócima mágica entre todos.
Y bebiendo esa pócima daremos por terminada la función.


IBAI ESOAIN
(EUSKAL HERRIA)

IBAI ESOAIN
Orion jaio eta lehen ikasketak bertan egin zituen.

Ikastolan euskarako irakasleak bertsolaritza ematen zuela eta, bertsotan hasi zen.

Manuel Lasarterekin ikasi zuen bertsotan eta Tolosako Bertso-Eskolan ibilia da.

Gaur egun, Usurbilgo Bota punttuba bertso eskolako eta Orioko Errikotxia bertso taldeko kide da.

Orioko ikastolan, Igeldon eta Deban bertsolaritza irakasten aritu izan da.

Sus primeros estudios los realiza en Orio, su pueblo natal.

El origen de su afición como bertsolari se remonta a cuando iba a la Ikastola. Se formó con Manuel Lasarte y en la Bertso-Eskola de Tolosa.

En la actualidad es colaborador de Bota punttuba bertso-eskola y de Errikotxia bertso taldea.

Ha sido también profesor de bertsolaritza en la Ikastola de Orio, en Igeldo y en Deba.


“BERTSOL HARITZA”
Kontakizuna eta kantakizuna uztartzen dituen ipuin kontaketa da.

Haritz baten baitan mamitzen dira historioak.

Haritz honek, ezkurrak eman beharrean hitzak ematen ditu.

Gaztetxoek aukeratuko dituzte hitzak eta haritzaren zaintzaileak

hitz hori abiapuntu bezala hartu eta dagokion ipuina kontatuko du.

Kontaketa aberasteko, euskal kantutegian ezagun egin diren edo propio okasiorako jarritako bertsoak gehituko zaizkio.

Es una narración de cuentos en la que se mezclan el relato y el canto.

Las historias se materializan en un roble.
Este roble, en lugar de dar bellotas, da palabras. Los jóvenes elegirán las palabras, y el guardián del roble tomará esas palabras como punto de partida y contará el correspondiente cuento. Para enriquecer la narración se añadirán versos conocidos del cancionero vasco, o versos nuevos creados para la ocasión.


AMAIA ARRIARAN
(EUSKAL HERRIA)
 

AMAIA ARRIARAN
Amaia Arriaran naiz, pailazoa, abeslaria eta kontalaria, besteak beste.

1971ko martxoaren 19an jaio nintzen Gipuzkoako barrualdean dagoen Bergara izeneko herrian eta bertan bizi naiz.

2008. urtetik pailazo eta kontalari lanetan ari naiz eta langile autonomoetan alta emanda nago lan horiek egiteko.

Txikitatik arte munduan murgiltzeko beharra sentitu dut, barrukoa sormenaren bidez kanporatzeko modua aurkitu nahian.

Virginia Imazek eskainitako “clown” eta ipuin ikastaroetan parte hartu nuenetik, Virginiak berak kontalari lanetan aritzeko aukerak eskaini zizkidan eta “Oihulari Klown”  bere konpainiako antzezlanetan parte hartzera gonbidatu ninduen. Gaur egun, kontalari lanetan nire kabuz bidea zabaltzen nabil eta beste “clown” konpainiekin proiektu berrietan parte hartzen dut ere.

Bere eskutik ahozko kontaketaren mundua ezagutu nuen eta etengabeko prestakuntza jasotzen jarraitzen dut “Taller permanente de creación y respiración de los cuentos” delakoan. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan, Virginia Imazek zuzenduta, eskaini zen “Vivir para contarlo y contar para vivir. De la narración oral tradicional a la escena contemporánea” ikastaroan parte hartu nuen. Halaber, José Campanarirekin prestakuntza jaso dut “Busqueda de la propia voz” delako ikastaroan. Prestakuntzarekin jarraitzeko asmoa dut, nire ustez, ikasteko grina eta jakin-mina ezinbestekoak direlako norberaren lanean aurrera egin ahal izateko. Kontatzea sekulako artea da, baina ogibidea ere bada, eta IKUS-ENTZULEEK nire ahalegin eta errespetu guztia merezi dute.

Ume, gazte eta helduentzat kontatzen dut, euskaraz zein gaztelaniaz.

Normalean ikastetxeetan, liburutegietan, Kultura Etxeetan eta Euskal Herriko lokaletan kontatzen dut baina baita ondoko eskualdeetan eta beste leku batzuetan ere, esaterako, niretzat hain bereziak diren “La Luna-n” Logroñon edo “La Casa De Las Musas-en” Burgosen.

Nire errepertorioa nazioarteko ahozko tradizioan oinarrituta dago eta baita neuk sortutako istorioetan ere. Nire istorioetan pertsonaiek abestu egiten dute, hori da eta nire ukitu pertsonala. Abestiek istorioak kontatzen dituzte eta denbora batetik hona nire abesteko grina errealitate bihurtu da Arrasate Musikal Big Banden abeslari bakarlari gisa ari naiz eta.

Soy Amaia Arriaran, clown, cantante, y cuentera entre otras cosas.

Nací un 19 de Marzo de 1971 en Bergara, un pueblo del interior de Gipuzkoa, donde resido.

Desde el año 2008 me gano la vida con el clown y la narración oral y estoy dada de alta como autónoma para estos menesteres.

Desde pequeña llevo explorando el mundo de las artes como una necesidad vital, buscando la manera de sacar lo de dentro afuera de forma creativa.

A raíz de participar en sus talleres de clown y de cuentos, Virginia Imaz me empezó a programar como narradora y me invitó a trabajar en los espectáculos de su compañía “Oihulari Klown”. Hoy en día, voy abriendo  camino como narradora autónoma y trabajo también en nuevos proyectos con otras compañías de clown.

Con ella descubrí el mundo de la oralidad y adquirí formación continua en un taller permanente de creación y respiración de los cuentos. También participé en un curso de verano de la Universidad del Pais Vasco dirigido por Virginia Imaz, “Vivir para contarlo y contar para vivir. De la narración oral tradicional a la escena contemporánea”.  He recibido formación con José Campanari “Búsqueda de la propia voz”, y seguiré formándome, porque en mi opinión, la inquietud por aprender y descubrir debe acompañarte toda la vida si quieres seguir creciendo en tu trabajo. Contar es todo un arte, pero también un oficio y desde luego, el PÚBLICO merece todo mi esfuerzo y respeto.

Cuento para público infantil y para público adulto en euskera y castellano. Normalmente actúo en colegios, bibliotecas, casas de cultura y locales de Euskadi, pero también he actuado por las provincias limítrofes y en algunos espacios, tan especiales para mí como “La Luna” en Logroño o “La Casa de las Musas” en Burgos.

Mi repertorio se nutre de la tradición oral –internacional- y la creación propia, pero mi “toque” personal es que los personajes de mis historias cantan. Las canciones también cuentan historias y cantar es otra de las pasiones que desde hace un tiempo he hecho realidad como cantante solista en la Big Band de la escuela de música de Mondragón.

“ADIMENA ZORROZTEKO IPUINAK”
Txikittatik ipuinak maite izan dittut. Konpainia onian bizi izan ga beti. Eron besotan erantzunak topatzen nittun, eta aholkulari onak izan die baitta be.

Etxian ez zozten ipuinak kontatzen beraz, ahalegiñak itxen nittun eta oiñ dantzau, margotu, idatzi, asmau, kantau eta kontatzen dittut.

Barrukua kanporatu, eziña posible bihurtu eta irudimenaren mundua alkarrekin zeharkatu.

Desde niña me han apasionado los cuentos, porque me acompañaban, enseñaban y aconsejaban en cada momento. Como no tenía a nadie cerca que me los contara, me buscaba la vida, y ahora los bailo, los pinto, los escribo, los invento, los canto y los cuento.

Contándolos, me cuento. Contándome, te cuento. Contándote, me cuentas. Así, nos enCONTrAMOS.


IÑAKI CARRETERO
(EUSKAL HERRIA)

IÑAKI CARRETERO
Iñaki Carretero nauzue.  Ipuin kontaketaren munduan 98ko generaziokoa naiz.

Hainbat tokitan egon naiz ipuinak kontatzen, España osoan ibili naiz, liburutegiz liburutegi, antzokiz antzoki eta jaialdiz jaialdi…eta ipuinak kontatzen egon naizen urrutien tokia Brasil da, Rio de Janerion egon nintzen jaialdi batean…

Azken aldi honetan Gasteizko liburutegietan egin dut lan… irakurketa sustatzeko programa zuzentzen eta diseinatzen… 6 urte izan dira… eta urtero, 4000 haur entzun dituzte nire ipuinak eta teoriak…  eta orain… urte sabatikoa hartu nahi, baina ezin… burua beti martxan baitago…

Soy Iñaki Carretero. En el mundo de los cuenta cuentos, soy de la generación del 98.

He estado contando cuentos en numerosos lugares, he recorrido toda España, de biblioteca en biblioteca, de teatro en teatro, de festival en festival… y el lugar más lejano donde he estado contando cuentos ha sido en Brasil, estuve en Río de Janeiro en un festival…

Últimamente he trabajado en las bibliotecas de Gasteiz… dirigiendo y diseñando el  programa de fomento de la lectura… han sido 6 años… y cada año, 4.000 niños han escuchado mis cuentos y teorías… y ahora… me gustaría coger un año sabático, pero no puedo… ya que mi cabeza siempre esta funcionando… 

“ENTZUN, ENTZUN”
Txikitan, irakurtzea kosta egiten zitzaidan, horrexegatik, ipuinak entzuten nituen.



Orain, heldua naizela, liburuak kontatuko dizkizut, ipuinak irakurtzeko prest egoteko…

Liburutegitik ateratako liburuak, zure herrian topa ditzakezun ipuinak.


De pequeño me costaba leer, y por eso, escuchaba cuentos.

Ahora que soy adulto, te contaré libros, para estar preparado para leer cuentos… Los libros sacados de la biblioteca, los cuentos que puedes encontrar en tu pueblo.


ITZIAR SÁENZ DE OJER
(EUSKAL HERRIA)

ITZIAR SAENZ DE OJER
Joan den mendeko 76.ean jaio nintzen Donostian.

Nere amak esaten duenez, hizketan ikasi aurretik jada, sekulako kontu kontaketak egiten nizkien, orduan inork ulertzen ez zidan arren.

Jendaurrean 2003. urtean hasi nintzen ipuinak kontatzen: aurrena Egia haur liburutegian eta gutxinaka Euskal herriko liburutegi eta txoko ezberdinetan.

Gero ama izan eta nere zein inguruko haurrei kontatzen jarraitu dut, liburu eta ipuin berriak deskubrituz, konpartituz...

Entzutea ere gustuko dut; gehienbat aiton-amonek kontatzen dituzten aspaldiko kontu eta pasarteak. Horregatik zahartzeari alde ona ere ikusten diot, orduan kontatuko baititut istoriorik politenak... agian.

Nací en San Sebastián, el año 76 del siglo pasado.

Por lo que dice mi madre, antes ya de empezar a hablar no paraba de contarles cuentos, aunque entonces nadie me entendía.

Comencé a contar cuentos ante el público en 2003: primero en la biblioteca infantil de Egia, y poco a poco en distintas bibliotecas y rincones de Euskal Herria.

Luego fui madre, y he continuado contando cuentos a mis hijos y a los niños de alrededor, descubriendo nuevos libros y cuentos, compartiéndolos...

También me gusta escuchar, sobre todo los cuentos y anécdotas que nos cuentas los abuelos y las abuelas. Por eso veo el lado bueno de la vejez, porque entonces contaré las historias más bonitas..., tal vez.

“AMONA FERMINAREN SUTONDOKO IPUINAK”
Txikitan, amona Ferminaren baserrira joaten ginen biloba guztiak. Telebista, ordenadore eta horrelakorik etzegoen.

“A ze aspergarria!” pentsa dezake batenbatek...

Baina amona Fermina mantatxoa belaunetan zuela sutondoan jarri eta ipuinen kutxa hartzen zuenean, inguruan eseri eta aho zabalik izaten ginen denak haren inguruan.

Jada amona Fermina ez dago baina bere kontuek gure artean jarraitzen dute.

Entzuteko prest? 

De pequeños, todos los nietos solíamos ir al caserío de la amona Fermina. No había televisión, ni ordenador, ni nada parecido.

"¡Que aburrido!", pensará alguno...

Pero cuando la amona Fermina, con su mantita sobre las rodillas, se ponía junto al fuego y habría la caja de los cuentos, nos sentábamos todos boquiabiertos a su alrededor. 

La amona Fermina ya no está, pero sus cuentos siguen entre nosotros.
¿Listos para escucharlos? 



IÑAKI AGIRREZABAL
(EUSKAL HERRIA)

IÑAKI AGIRREZABAL
Beteluarra. 1996 urtetik ipuin kontaketak egiten. Gorringo taldearen ipuin kontaketa-teatroko emanaldiak prestatzen 2010 arte. Bakarkako ipuin kontaketa saioak eta teatrorako aktore eta eszenografia lanak ere egin ditu.

Nere kalabazan sartutakoak ateratzera nator…

Betelu. Narrador de cuentos desde 1996. Realizando trabajos de teatro y cuentos con el grupo Gorringo hasta 2010. También ha participado en narraciones en solitario, como actor de teatro y en labores de escenografía.

Vengo a sacar las historias que entraron en mi calabaza…

“URAK EKARRITAKOAK”
Araxes-en behera ibilaldia eginaz jasotako ipuinak kontatu nahi ditut.

Ba al zatoz?

Quiero contaros los cuentos recogidos en el camino de bajada del río Araxes.

¿Te vienes?



GORKA LARIZ
(EUSKAL HERRIA)

GORKA LARIZ
1998 an hasi nintzen antzerkian Urrup antzerkiarekin.

2000.urtean Madrilera joan eta 2003 an, arte eszenikoetan diplomatu nintzen.

Orain Urrup antzerkiko kidea naiz, eta orain arte hamaika lan egin ditut arlo desberdinetan.

2000 tik honuntza, Irrati saioak, bakarrizketak, "Tetratro" antzerkiko kidea May, Kike eta Imanolekin batera.

Telebistan berriz Goenkale saioan, eta zinean, 3 dokumental haundi: "Lucio", "El secreto de Urdaneta" eta "Uda minean, negua".

Beste alde batetik laburmetrai ugari eginak ditut, horietako azkena "La apuesta".

Empecé en el teatro en 1998, con Urrup teatro.

El año 2000 me fui a Madrid, y en 2003 me diplomé en arte escénico.

Ahora soy miembro de Urrup teatro, y hasta ahora he hecho multitud de trabajos en distintos ámbitos.

Desde el año 2000 a la actualidad he participado en programas de radio, monólogos y he sido miembro del grupo "Tetratro" con May, Kike e Imanol.

Además, en la televisión he participado en la serie Goenkale, y en el cine, en 3 importantes documentales: "Lucio", "El secreto de Urdaneta" y "Uda minean, negua".

Por otra parte, también he realizado importantes cortometrajes, el último de ellos "La apuesta".



IMAGINACIONES NAI
(EUSKAL HERRIA)

IMAGINACIONES NAI
Nire izena Unai Saenz da, Gasteizen 1980. urtean jaioa.
Beste abilidade artistikoen gainetik malabarista kontsideratzen naiz.
Era kasual eta autodidakta batetan hasi nintzen lanbide honetan, baina denborarekin leku askotara mugitu behar izan naiz gai honetan sakondu ahal izateko.

Urte asko lan egin ondoren, Unai Saenz “Nai” artista Gasteiztarrak,  2008 urtean “Imaginaciones Nai” sortzen du.
 Bere irudimen guztiak egi bihurtzen dira ikuskizun luze eta motzen bitartez, non malabareak guztien arteko puntu mankomuna da, baina bai dantza eta bai antzerkia presentzia handia daukala ahaztu gabe, mota guztietako publikoentzako giro magiko eta bereziak sortuz.

Me llamo Unai Sáenz y nací en Vitoria – Gasteiz (Alava) en el año 1980.

 Por encima de otras cualidades artísticas me considero Malabarista.

Comencé en está profesión de una forma casual y autodidacta a la edad de 16 años, pero con el paso del tiempo he tenido que trasladarme para tomar cursos con los que ampliar mis conocimientos.

Tras muchos años de trayectoria artística, Unai Saenz ("Nai"), crea "Imaginaciones Nai" en el año 2008.    

 Todas sus imaginaciones se hacen realidad en forma de números cortos y espectáculos en los que malabares de todo tipo son el punto en comun, pero en los que la danza y el teatro tienen mucha presencia, creando ambientes mágicos y entrañables para todos lo públicos.
 
“NAI MALABARISTA”
Txina, India edo Afrika bezalako lekuetatik sorpresa ugari dakar Nai Malabaristak. Abenturaz beteriko bidai batean murgilduko gara eta norberak bere bidea jarraitzearen garrantzia ikasiko dugu.

Familia guztiarentzat!

Nai trae consigo un montón de sorpresas desde lugares como China, India, África… sumergiéndonos en un viaje que nos hará comprender la importancia de seguir nuestro propio camino…
Un viaje lleno de aventuras para toda la familia.



SHAKTI OLAIZOLA
(EUSKAL HERRIA)

SHAKTI OLAIZOLA
Shakti Olaizola 1987ko irailan jaio zen, Gipuzkoan.

Arte Ederretan lizentziatua da.

2006. urtean zirkuko diziplina ezberdinetan prestatzen hasi zen. Kontorsioa, akrobazia eta bertikaletan prestatu da gehien bat, Ane Miren, Lucio Baglivo eta Jesus Hernan-ekin.

Disparate Konpainiaren kide izan da eta ondorengo proiektuetan parte hartu du Euskal Herrian: Neska Kabaret, Plataforma Tirante eta Zirkun Zirko.



2012. urtean bere bakarkako proiektuarekin hasten da eta “Irakurtzen” deitzen den ikuskizun motza sortzen du. Ikuskizun honekin Frantzia, Girona, Castellon, Madrid eta Euskal herriko herri ugarietan lan egin du.



2013. urtean “Irakurriz” sorkuntzarekin hasi zen eta Pyrenees de Cirque proiektuaren beka bat jaso zuen Lucio Baglivo-rekin egonaldi bat egiteko La Grainerie-n, Toulousen. Leioako 2014 Umore Azoka Kaleko Artisten Azokan estrenatu da eta Euskal Herriko eta Espainako hainbat jaialdietan ibili da jadanik.

Shakti Olaizola nació en septiembre de 1987 en Gipuzkoa. Es licenciada en Bellas Artes.

En 2006 comenzó a formarse en distintas disciplinas de circo. Se ha formado principalmente en contorsión, acrobacia y verticales con Ane Miren, Lucio Baglivo y Jesus Hernan.

Ha sido integrante de la Compañía Disparate y ha participado en proyectos con Neska Kabaret, Plataforma Tirante y Zirkun Zirko también en Euskal Herria.



En el año 2012 comienza con su proyecto individual y crea un número corto llamado “Irakurtzen”. Con este espectáculo ha trabajado en lugares como Francia, Girona, Castellón, Madrid y ha recorrido infinidad de pueblos de Euskal Herria.



En 2013 comenzó con la creación “Irakurriz” y recibió una beca del proyecto Pirineos de Circo con la que realizó una residencia con Lucio Baglivo en La Grainerie, Toulouse. Se ha estrenado en la Feria de Artistas Callejeros Umore Azoka 2014 de Leioa y ha recorrido ya varios festivales del País Vasco y del resto de España.

IRAKURTZEN
Irakurtzen ari den neska baten mundu bitxi batean murgiltzen gaituen ikuskizuna da.
Ahotsaren, mugimenduaren eta bere gorputzaren malgutasunaren bidez istorio baten kapitulu ezberdinetatik eramango gaitu, olerki honetan murgiltzea lortuz.

Ikuskizun hau zirku teknikak eta dantza, eguneroko ekintzekin fusionatzeko ideiarekin sortu zen.
Irakurtzen dugunean liburuaren istorioak gure istorioekin nahasten diren mundu batean murgiltzen gara, eta zergatik ez mugimendua, dantza, orekak eta kontorsioaren bidez kontatu.

Irakurtzen es un número que nos sumerge en el mundo, un tanto peculiar, de una chica que lee un libro. Con la voz, el movimiento y la flexibilidad de su cuerpo nos llevará por los distintos capítulos de una historia y conseguirá adentrarnos en este poema.

Este espectáculo surgió a partir de la idea de fusionar técnicas de circo y danza con acciones cotidianas. Cuando leemos nos sumergimos en un mundo que mezcla las historias del libro con nuestras propias historias, y por qué no contarlo con movimiento, danza, equilibrios y contorsión.




BEA EGIZABAL
(EUSKAL HERRIA)


BEA EGIZABAL
Ipuin kontalaria eta pailazoa.

Ume entzule, haur hiztuna.

Gaztetan, berriro entzule.

Eta entzunaz eta hitzeginez badira 15 urte kontalari bilakatu zela.

Gaur egun ipuinak kontatzen jarraitzen du “Kontukantoi” taldean, Cesar Marcos-ekin batera, ipuinak ilustrazioa eta klowna uztartzen.

Cuentacuentos y payasa.

Bebé oyente, niña parlante.

De joven, otra vez oyente.

Y a base de oír y hablar, ya hace 15 años que se convirtió en cuentacuentos.
Hoy en día sigue contando cuentos en el grupo “Kontukantoi”, junto con Cesar Marcos, compaginando los cuentos, la ilustración y el clown.



AHOZ AHO 2015
...SAR DADILA KALABAZAN!!!